Judo klub tradizionalek errendimendu izan ohi dute helburu eta bide, hau izaten delarik honelako klub hauen ardatz nagusia, gure ustetan errendimendua 2. maila baten dago, lehendabizi oinarrizko beste aspektu asko landu beharko lirateke. Hau honela, gure proiektuak  eskolaz kanpoko kirol ekintzek abiapuntu eta helburu hezitzailea izateko proposamenera gerturatzen gaitu.

Guzti hau lantzeko 2008 ko eskola kiroleko dekretua hartzen dugu oinarri gisa eta baita 236/2015 dekretuak konpetentzia motorrari egiten dion aipamen, eduki eta helburuak.

Dekretu honetako 1., 2. eta 6. artikuluetan honako puntu hauek aipagarriak izan daitezke gure proiektua defendatzeko:

  • Kirol jarduerak hezigarria izan behar direla dio.
  • Heziketa helburuekin bat egin behar dutela dio ere, batez ere gorputz hezkuntzako helburuekin.
  • Hezkuntza balio positiboak lortu, kirol ohiturak sortu, bizimodu osasungarri baten hezi eta kirol ikusleak heztea moduko ideiak planteatzen dira.
  • Errendimenduko kirol praktikak haurraren garapen harmoniatsu eta integrala errespetatu beharko duela dio.

Guzti hau kontuan hartuz gure kirol proiektuak dituen irizpideak egoki direlakoan gaude. Heziketara bideratutako kirol jarduera alegia eta errendimendua heziketa prozesu horren zati moduan ulertu beharko litzatekeena, ez helburu gisa; prozesu gisa baizik. Prozesu honetan motrizitatearen garapena helburu garrantzitsu gisa ulertzen dugu. Motrizitaea era globalean ulertzen dugu, pertsona bere osotasunean lantzen duen kontzeptu gisa, honela kontuan hartuko lituzke bai alor emozionala, bai alor soziala, bai adimena eta baita alor fisikoa ere.

Bestalde marko juridiko hau kontuan hartuta, haurren ezaugarri psikologokiko eta beharrak kontuan hartzen dituen kirol proposamen bat luzatzea da gure intentzioa. Honetarako judoa baliabide paregabea dela iruditzen zaigu eta judoaren bitartez eta norbanakoaren ezaugarri eta beharrak kontuan hartuz gure klubeko kirolariak hezten saiatzen gara kiolaren bitartez.