Judo Pedagogikoa
Hezkuntzan graduatutako irakasleekin, psikomotritate, neuromotizitate eta psikopedagogia masterrararekin kalitatezko kirol aisialdia eskaintzea du helburu klubak. Haurraren garapen integrala (alor emozionala, soziala, motorra eta baita adimena ere ) kontutan hartzen duen taldekatze, lan dinamika eta edukiekin.
Haur hezkuntza (4-5 urte)
Autonomia eta garapena gauzatuz eta jolasa ardatz gisa izanda borroka eremura gerturatzen dira haurrak, adin tarte honetara egokitutako eduki eta jolasekin.
Lehen hezkuntza (6-12 urte)
Gaitasun koordinatiboen lanketa jolasa oinarritzat hartuta judoa ikasten dute haurrek giro zaindu eta hausnarketara bideratutako saioetan.
Haur, gazte eta helduentzako saio hauetan, kalitatezko heziketa fisiko planteamendu bat eskaintzen da. Maila, nahi eta behar ezberdinetako judoka taldea elkar laguntzen eta errespetatzen garatzen direlarik.
Txapelketa-errendimendua eta judo soziala
Brazilian jiu-jitsua
Brasilen sortu zen arte martzial hau ikasteko toki paregabea da Desoreka. Esperientzia zabala duen irakasleak klubak garatu duen proposamen hau eskaintzen du. Jiu-jitsua ulertu eta bizitzeko eredu asertibo eta partehartzailea; segurtasunez, planifikatutako edukien eta kirolariei mailara egokitutako kalitatezko kirol aisialdi eskaintza paregabea.
Metodologia eta egokitzapena
Ondo prestatu eta diseinatutako saioak helburu jakinak lortzeko. Maila, egoera fisiko zein adin guztiei zuzenduta (15 urtetik aurrera).
Giro familiarra eta errespetuzkoa
Norberaren garapena gauzatzeko egokia den giro paregabea aurkituko duzu gure saioetan, genero eta jatorri guztietako jendea ongi etorria delarik.
Intentsitsatea eta kontrola gailenduz lehiaketa, errendimendu nahiz eta jiu-jitsu sozial saioak. Jiu-jitsua bere osotasun eta esentzian bakoitzarren erritmora.
Txapelketa-errendimendua eta jiu-jitsu soziala
Grappling
Traje edo gi gabeko borroka espezialitate hau ikasteko toki paregabea da Desoreka. Esperientzia zabala duen irakasleak klubak garatu duen proposamen hau eskaintzen du. Jiu-jitsua ulertu eta bizitzeko eredu asertibo eta partehartzailea; segurtasunez, planifikatutako edukien eta kirolarien mailara egokitutako kalitatezko kirol aisialdi eskaintza paregabea.
Ondo prestatu eta diseinatutako saioak helburu jakinak lortzeko. Maila, egoera fisiko zein adin guztiei zuzenduta (15 urtetik aurrera).
Metodologia eta egokitzapena
Giro familiarra eta errespetuzkoa
Norberaren garapena gauzatzeko egokia den giro paregabea aurkituko duzu gure saioetan, genero eta jotorri guztietako jendea ongi etorria delarik.
Txapelketa-errendimendua eta grappling soziala
Intentsitsatea eta kontrola gailenduz lehiaketa, errendimendu nahiz eta grappling sozial saioak. Grappling-a bere osotasun eta esentzian bakoitzarren erritmora egokituta.
Gure argazkiak
Irudiek hitzek baino gehiago esaten dutelako...
Irakaskuntzan profesionak
Ikasketa espezifikoak dituzten eta beraien pasioa ogibide bihurtu duten giza taldeak bultzatutako kalitatezko aisialdia.
Intereseko estekak
HARREMANETARAKO
© 2024. All rights reserved.
634 40 1328